XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

T.- Baina baztertuak hor izango dira... kontua da talde hain handia izatea, elkarren arteko interesekin... Egun baztertuak badira, hemen kalean dagoena, hango gay, langabetua... Baina ez dago zerbait batzen duenik lehen langileria zen bezala.

J.-Ados. horixe da Beltzak argitzen zuena. Borroka sektorialak badirela, baztertuek dauzkaten arazo ezberdinekin, batzuk langabetuak direnak, gay besteak...

A.-Baina lehen horiek batzen zituena lantegia zen. Hor biltzen zen jendea.

T.- Industrian lan egingo duen jendea, gaur arte baino askoz ere gutxiago izango dela uste dut hemendik aurrera. Industriak ez du horrenbeste behar. Langabetu, zerbitzu eta funtzionarioen artean... hori da langileriaren gehiengoa...

A.-Gertatzen dena da... nora goazen, hor dago gakoa.

T.- Langile mugimenduan eskakizun bat da gaur egun postu alternatiboak eta heziketa alternatiboa bilatzea. Eta garrantzia duen gauza bakarra lanpostua mantentzea da. Noski, jateko beharrezkoa da... Laurogeigarren hamarkadako prozesu osoa, birmoldaketa haundi guztiekin, diru publikoarekin barra barra... Eta orain beste birmoldaketa bat dator...

A.-Baina nik ez dakit ea noizbait lanposturik izango den...

M.-Ez, ez.

I.-Azken bolada honetan lanpostu guztiak, ia guztiak, administrazioan daude. Gazteria osoa oposizio horietarako prestatzen da. Eta mundu guztiak funtzionaria izan nahi du.

A.-Aldaketa honekin nora goaz...

M.-Gutxiengo bat gero eta boteretsuagoa izatera eta gehiengoa gero eta zorigaiztoagoa. Argi dago. Arazoa da ea nola gehiengo hori, gero eta langabetu gehiago, gero eta lehenengo lanik gabeko gazte gehiago, ea horiek nola ez diren batzen zerbaiten inguruan. Nik nire lanean ikusten dudanez gazteak gero eta zaharragoak dira.

Bizitzarako proiektu bat egiten dutenerako hogeita hamar urte pasa dauzkate. Ordea besteok hogeita lau edo hogeita bost urtekin hasi ginen horretan, lanean hasi orduko. Hogeita hamalau urte dauzkate bizitzarako proiektu bat daukatenerako... eta batzuek ezin dute.